jueves, 16 de septiembre de 2010

Heriotzaz


Heriotzaz galdetzen zuen nire laguna Iratik ea bere misterio argitzeko gai zen norbait zegoen jakiteko. Jakin, jakin, horretaz, jakinduria teorikoa baino ezin da egon eta, gainera, ez norberaren heriotzaz, ez, besteenaz baizik. Dena dela, burura etorri zitzaidana Epikuroren aholkua izan zen, hau da: Ez kezkatzeko existitzen ez denarekin zeren eta existitzen garen bitartean heriotza ez da existitzen eta bera existitzen denean gu ez.